XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

BIZITZEN segitzea erabaki orduko
hizkiak, hitzak edo esaldiak elkarlotzea
keinu hutsala da.
Bizitzen segitzea erabaki ondoren
ez daiteke atzera idatzi
poesia,
ez bada bat itsasoaren erdian lo dagoena bezalakoa.
Norberak idatzitakoari etengabe ekitea,
norbere ezerezaz elikatzea posible dela sinistea bezala,
norbere beldurrak konjuratu beharrez idatzi
eta beldurraren zergaitia ahaztea, alegia,
beldurraren xarmari amore ematea da.
Harako hark zionez, hala,
ez da zail bizitzea,
merezi
pena baizik merezi ez duen arren!